Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Murutxiki beti Basurtorekin

Artxiboa: Azaroa 2007

16/11/2007 GMT 1

Denboraldiko bigarren partidua

enekomurua @ 21:44

Bihar denboraldiko bigarren partidua jolastuko dugu Santutxuren aurka goizeko 9:00etan eta horretarako 7:45tan geratu gara Basurton.

Espero dut pasadan astean bezala edo hobeto jolastea bihar ere berriro irabazteko. Irabaziko bagenu, sei puntu edukiko genituzke eta partidu bat ere ez galdu edo berdindu gabe.

Aurrera taldekideok, aurten ere emaitza onak lortu behar ditugu zer garen erakusteko eta pasadan urteko maila berbera mantentzeko.

1, 2 y 3 Basurto!!!

11/11/2007 GMT 1

Denboraldi hasiera

enekomurua @ 19:58

Atzo, denboraldiko lehen partida jolastu genuen, baita lehenengo garaipena lortu ere: 4 eta 1 BegoƱaren aurka.

Partida ona jolastu genuela uste dut; gure entrentzaileek zoriondu gintuzten, defentsa ona izan zela medio.

Hurrengo geltokia, Santutxu. Eta gainera taldekoen bazkaria. Espero dut atzokoa bezalakoa izatea, eta bazkari horretan ospatu ahal izatea.

1, 2, 3 BASURTO!!!

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!